Distantzia kohigikor eta propioak

Kosmologia estandarrean, distantzia kohigikorra eta distantzia propioa kosmologoek objektuen arteko distantziak definitzeko erabiltzen dituzten distantzia-neurriak dira, elkarrekin oso harremanduta daudenak. Distantzia propioak urrutiko objektu bat denbora kosmologikoaren une zehatz batean non egongo litzatekeen adierazten du, unibertsoaren hedapenaren ondorioz denboran zehar alda daitekeena. Distantzia kohigikorrak unibertsoaren hedapena alde batera uzten du, espazioaren zabalkuntzaren eraginez denboran aldatzen ez den distantziaren balioa emanez. Hala ere, balio hau beste faktore lokal batzuen ondorioz alda daiteke; adibidez, kumulu baten baitako galaxiaren mugimendua dela eta.

Distantzia kohigikor eta propioak berdin bezala definitzen dira oraingo aldiunean. Beste aldiune batzuetan, aldiz, unibertsoaren hedapenaren ondorioz distantzia propioaren balioa alda daiteke, baina distantzia kohigikorrak konstante dirau.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy